UFC araudia


Irabazteko erak:
    Hurrengoko estekan UFC-ko borroka bat irabazteko dauden bideak aurkezten dizkiguten azalpenak agertzen dira, bideo batzuen laguntzaz adierazirik: 

    UFC-ko borroka batek audientzia maila altuetan mantentzen du arte martzial mistoen sistema ezberdinen erabilerari esker. Borroka bat zutik hasten da, baina modu azkarrean amaitu daiteke lurrean edo paretaren aurka. Borrokaren norabidea edo erabiltzen diren estiloak axola gabe, borroka irabazteko moduak beti berdinak izango dira. Ikus ditzagun:


    KNOCK OUT
    Irabazteko modurik ikusgarriena
    Audientzia zutik jartzen duen borroka amaiera bat da knock out bat (KO). KO bat ematen da borrokalari bat konorterik gabe, orientaziorik gabe edo defendatzeko gaitasunik gabe geratzen denean. Arte martzial mistoen munduan, badaude KO-rik egiten ez duten hainbat borrokalari; bestalde, KO-ak egiten trebeak direnak, askoz ikusgarriagoak dira eta ospea eta arrakasta errazago bereganatzen dute.
    Batzuetan, kolpe finala kolpe kopuru handien ostean ematen da; beste batzuetan kolpea hain eraginkorra da, borroka bertan amaitzen dela. Ziurra dena da KO bat borrokalariak eta seguraski ikusleak gogoratuko duten lorpen bat dela.

    SUMISIOA
    Borrokalari batek beste borrokalari bat amore ematea edo konortea galtzea lortzen duenean; giltza, luxazio edo estrangulazio baten bidez. 

    ·         Estrangulazioa: Lepoan presioa ezarri egiten da burmuinera odol fluxua edo birikietara oxigeno garraioa mozteko. Honen helburua, aurkaria amore ematea edo konortea galtzea izango da, borroka irabazteko

    ·        Artikulazio giltza edo luxazioa: Borrokalari batek beste borrokalari baten artikulazioa mugara eramatean datza, jasanezineko mina sortzeko asmoarekin. Aurkaria amore eman dezake eta borrokarekin bukatu, edo ligamentuen, tendoien edo giharren desgarroei, edo hezurren dislokazio edo apurketei aurre egin eta borrokarekin jarraitu.

    Sumisio bat zutik egin daiteke, baina arruntagoa da lurrean ikustea. Nahiz eta KO-A ikusgarriagoa izan, jarraitzaile askok sumisioan amaitzen duen borroka bat nahiago dute eta uste dute abilezi eta estrategia handiagoa behar duela.  Behin borrokalari bat sumisio batean geratzen denean, kolpeak eman dezake lurrean edo bere aurkarian eskua zabalik( Tap) izanda, edo hitz egin dezake amore emateko.

     
    ERABAKIA
    Puntuaketaren ebaluazioa

    UFC-n dauden kalitatezko borrokalariekin, borroka batzuk asalto guztien amaierara helduko da. Kasu hauetan, komisio estatalak aukeraturiko epaileak (ez UFC-koak) irabazlea nor den aukeratzen dute. Epaileak 10 puntuko sistema bat erabiltzen dute, beharrezkoak puntuaketa bat jarri ahal izateko. Asalto bakoitzaren irabazlea 10 puntu lortzen ditu eta aurkariak 9 puntu. Asalto bat 10-8 puntuatu daiteke parte hartzailea asaltoa kolpe eta heltze bidez dominatzen duenean. Azkenik 10-7 ko puntuaketa egin daiteke, borrokalaria asalto osoan zehar guztiz nagusitu egin bada. Borrokaren amaieran, hiru epaileak borrokalari bakoitzaren puntuak batzen dituzte erabaki bat izateko. Epaileak Arte Martzial Mistoen teknikak ebaluatu behar dituzte, bai kolpeen eraginkortasun maila, heltzearen zehaztasun maila, bai ring-aren kontrol, agresibitate eta defensa maila. Hauek dira har ditzaketen erabaki guztiak: 

    • Ahobateko erabakia (Decisión unánime): Hiru epaileak ados daude irabazlearen izenarekin.
    • Zatikatutako erabakia: Bi epailek irabazle bera aukeratzen dute eta hirugarrenak beste borrokalaria aukeratzen du.
    • Nagusitasun erabakia: Bi epailek irabazle bat aukeratzen dute eta hirugarren epailea berdinketa ematen du.
    • Berdinketa nagusitasuna: Bi epailek berdinketa ematen dute eta hirugarren emaileak irabazle bat aukeratzen du.
    Batzuetan, erabakia agerikoa da borroka ikusten duten ikusleentzat, baina kasu askotan, borroka ez da erabakiorra eta ikusle guztiak zutik jartzen dira erabakiaren zain.
     
     Hurrengoko bideoa UFC-ko araudi eta erregulazioen ingurukoa da

  • 1. OKTOGONOA


    Gaur egun erabiltzen de instalazio ofiziala oktogonoa da, nahiz eta hasiera batean, boxeoan erabiltzen den lauki formako ring batean lehiatzen zen; adibidez, PRIDE FC ligan.


    Oktogonoak, luzeeran 9,7 m, altueran 1,82 m eta guztira 69 ditu eta borrokalarien segurtasun eta ekitate edo zuzentasunaren mesedetan erabiltzen da. Horrela, bere horma, zutoin eta gainazal barrubigun guztiek borrokalariak oktogonotik kanpo erortzetik edo jaurtikia ez izatetik babesten dituzte. Angelu zabalek, ordea, borrokalariak izkina batean irteera barik harrapaturik gelditzea eragozten dute. Bestalde, boxeo eta antzerako borroka estiloak ring karratu batean burutzen diren bitartean wrestling eta BBJ-ko borrokak zirkulu edo biribil batean gauzatzen dira. Horri aurre egiteko eta inongo borroka disziplinari onurarik edo abantailarik ez emateko oktogonoa erabiltzen da.
     

    Borroka martxan dagoen bitartean bi borrokatzaileak eta epailea soilik egon daitezke kaiola edo oktogonoan. Rounden arteko atsedenaldietan, bata bestearen aurrean kokaturik dauden bi ateak zabaltzen dira eta borrokalarien taldea eta cutmen-ak sartzen dira barrura.






    http://media.ufc.tv//discover-ufc/images/billboard_octagon.jpg

 
 Esteka honetan oktogonoari buruzko informazio gehiago duzue:

 http://www.ufcespanol.com/discover/sport/octagon






    2. ESERLEKUAK

A)   Komisioak onartua, partehartzaile bakoitzarentzat eserleku bat egon behar da. 
B)   Borrokalari bakoitzaren bigarren laguntzailearen izkinan eserleku kopuru egokia egon behar da, komisioak berak onartuta.
C)   Eserleku horiek garbitu eta aldatu egin behar  dira borrokaldi baten ostean.  


        3. TALDEA
            Borrokaldi bakoitzerako, promotoreak izkina bakoitzean ur garbia eta komisioak beharrezkoak deritzaienak. 


       4. ESKUEN HESGAILURAKO ZEHAZTASUNAK
A)   Pisu mota guztietan, eskuetako hesgailua (vendaje) gasa leun batera mugatzen da. Ezin ditu 13,7m baino gehiagoko luzeera izan eta ezin daiteke 5 cm baino zabalagoa izan.
B)   Bendajea eskuetan jarri behar da aldageletan borroka hasi baino lehenago, beti ere komisioa eta aurkariaren manager-aren presentzian.
C)   Ezin daiteke eskularrurik jarri komisioaren baimena izan baino lehen.  

       5. AHOZKO BABESLEA
A)   Parte hartzaile guztiak ahozko babesleak erabili behar dituzte borrokan zehar. Babeslea medikuaren baimena eta begiradarekin jarri beharra dago.
B)   Ezin daiteke borroka hasi borrokalariak ahozko babeslea jarrita ez badute.
C)   Ahozko babeslea inboluntarioki jauzten bada, arbitroak borroka gelditu behar du, babeslea garbitu eta berriro borrokalariari jarri borroka hasi ahal izateko.

        6. BESTELAKO BABESLEAK
A)   Gizonen MMA-n barrabilen babesle bat erabili behar dute eta komisioaren baieztapena izan behar du.
B)   Emakumeak debekaturik dute horrelako babeslerik erabiltzea.
C)   Emakumeak borrokan zehar bularreko babeslea erabili behar dute, babesle hori komisioaren baimena izan behar du. 
        7. ESKULARRUAK  
A)   Parte hartzaile guztiak 4 onza dituzten eskularruak erabili behar dituzte. Eskularruak ezin dituzte 6 onza baino gehiago izan. 
B)   Eskularruak promotoreak promozionatu behar ditu eta komisioak baimendu behar ditu. 
         8. JANZKERA  
A)   Parte hartzaile bakoitzak “short” deituriko MMA-ko prakak erabili behar dituzte, komisioaren baieztapena izan behar dutenak. 
B)   Kamisetak debekaturik daude erabiltzea borrokan zehar, soilik emakumeak erabili dezakete borrokan zehar komisioaren baimenarekin. 
C)   Edozein oinetako mota eta oinetako bendajea debekaturik dago erabiltzea borrokan zehar.  
   
         9. ASALTOAREN IRAUPENA 
A)   Arte martzial mistoen konpetentzian, txapeldun titulua lehiatzen ez denean, hiru asalto borrokatzen dira. Asalto bakoitzak ezin du bost minutu baino gehiago iraun, eta atsedenak minutu bateko iraupena dauka. Asalto bakoitzeko atseden bat egongo da. 
B)   Arte martzial mistoen konpetentzian, txapelketa titulua lehiatzen denean, bost asalto borrokatzen dira. Asalto bakoitzak bost minutu irauten du eta asalto bakoitzeko minutu bateko atseden periodo bat egon behar da.
 
 
        10. BORROKA GELDIARAZTEA 
A)  Arbitroa borroka gelditu dezakeen persona bakarra da. Arbitroak medikuen aholkuak jarraitu dezake.
B)  Arbitroa eta medikua bakarrak dira ring-aren barruan edozein momentuan sartu daitezkeenak. 


  • 11. FALTAK

    ·         Kosk egin
    ·         Begietan presio egin
    ·         Aurkariaren gorputzeko edozein zulotan, ebaki edo zaurietan hatzamarrak sartu
    ·         Lurrean dagoen aurkariaren burua edo lepoa kolpatu
    ·         Artikulazio txikien manipulazioa (hatzamarrak)
    ·         Iletik tiratu
    ·         Burukadak 
    ·         Hesiko sarea heltzea 
    ·         Aurkariari listua bota 
    ·         Eztarria kolpatu edo trakea heldu
    ·         Aurkariaren hezurren bat nahita apurtzen saiatzea 
    ·         Lurrean dagoen aurkariaren burua belaunarekin kolpatzea, (gorputza jo daiteke) 
    ·         Takedown bat egitean aurkaria buruz edo lepoarekin lurra lehenago ukitzea. 
    ·         Aurkariaren eskularruak edo arropa heltzea. 

    12. LESIOAK FALTA ETA LEGEZKO KOLPEEN BIDEZ.
    A)   Lesio bat ematen bada borroka amaitzeko arrazoia duena, borroka TKO bezala amaituko da.
    B)   Lesio bat ematen bada falta intentzionatu batekin, lesionatua erabaki teknikoagatik irabaziko du, beti ere irabazten badoa. Lesionatua puntu gutxiago edo berdinketa egoera batean badago borroka barruan, berdinketa teknikoa ezarriko da.
    C)   Parte hartzaile bat bere burua lesionatzen badu, arbitroak borroka jarraitu beharko du araudiak esaten duten bezala.
    D)   Lesio bat falta intentzionatu batekin ematen bada, emaitza nuloa izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario