Hurrengoko estekan UFC-en erabiltzen diren arte martzial estilo garrantzitsuenak azaltzen dira, euren jatorria eta datu kurioso batzuk aipatuz.
http://www.ufcespanol.com/discover/fighter/martial-arts-styles
UFC-ko borrokalarien abilezia, trebetasunak eta teknikak
Bideo honetan, borrokalariek menperatu beharreko teknikak eta trebetasunak agertzen dira.
Lehenengo irudietan "striking" edo zutikako kolpeak agertzen dira; ukabilkadak, ostikoak, belaunekin eta ukondoekin egindako kolpeak. Kolpe ohikoenen artean jab, crochet edo high kick ikusgarriak aipatu daitezke eta esan beharra dago, jotzaile diren borrokalarien artean Jon Jones eta Anderson Silva direla gaur eguneko hoberenetarikoak.
Gero "clinch" egoeran, hau da, zutikako eta elkarri lepoaren atzeko aldetik edo besoen azpitik helduta ematen diren teknikak ikusten dira; dirty boxing-a, muay thai clinch-a belaunekin kolpeak ematen eta clinch egoeratik aurkaria lurrera botatzeak. Muay thai teknika hauetan aditua den Wanderlei Silva ospetsua aipatu beharra dago.
Irudietan ikusten diren hurrengoko trebetasunak "takedown"-ak dira, aurkaria lurrera botatzeko judo eta wrestling-eko tekniketan oinarritzen dira, besteak beste, "suplex" edo "double leg"-ak. Teknika hauek egiten artista den eta 2008ko apiriletik 2013ko abendurarte UFC txapeldun izan den George St-Pierre borrokalaria aipatu beharra dago.
Azkenik lurrean egindako borroka adierazten da, bertan borrokalariak kolpeka edo sumisioen bidez aurkaria garaitzen saiatuko da.
Lurrean egindako borrokako maisu den Fedor Emelianenko borrokalari famatua aipatu beharra dago, adituen iritziz eta baita gure iritziz ere, MMA kirolaren historian existitu den borrokalari hoberena da inongo zalantzarik gabe.
No hay comentarios:
Publicar un comentario