Emaitzen aplikazioa edo feedback-a



Chris Weidman borrokalariaren UFCko 7 borrokak aztertu ditugu, baina esan beharra dago, normalean borrokalari baten estadistikak aztertzerako orduan borrokalari horren MMA karrera guztiko borrokak aztertzen direla eta ez bakarrik liga batekoak. Gure kasuan, UFC-ko borroka guztiak aztertu eta gero, hainbat ondorio interesgarri atera ditugu. Ikus dezagun aztertutako borrokalaria bere orokortasunean, eta baita bere borroka bakoitzean ere. 


Hona hemen, Chris Weidmanen UFC-ko estadistika datuak:




STRIKING (Kolpeak) 


Zehaztasuna %50,9 da (saiatu den kolpeetatik,  %50,9a lortu du, hau da,  558 aldiz saiatu da aurkariak kolpatzen eta 284 aldiz  da bere jomugara). 

Eraginkortasuna %55,28koa da (heldutako 284 kolpeetatik 157 kolpe izan dira eraginkorrak, hau da, borrokan eragin garrantzitsu, adierazgarri eta esanguratsua izan dutenak).

Datu hauetatik, ondoriozta dezakegu Chris Weidmanek 6 segunduro saiatzen dela aurkaria kolpatzen, 12 segunduro heltzen dela eta 21 segundu behar dituela kolpe eraginkor bat lortzeko. Minutuero 5 kolpe konektatzen ditu eta horietatik 2,79 eraginkorrak dira.

Borrokan ematen diren kolpe kopurua, edo ingelesez esanda, striking-a, borrokalariak distantzian daudenean ematen dira askotan; baiana ere biak helduta daudenean ematen dira, grappling moduan ezagutzen dena. Grappling-ean ematen diren kolpeak, distantzia motzagatik, oso eraginkorrak eta arriskutsuak izan daitezke. Hona hemen Weidmanek grappling posizioetan ematen dituen kolpeen ezaugarriak:


Grappling-eko kolpeak
Zutik helduta egindako kolpeak
Lurrean helduta egindako kolpeak
Ukabilkada
7
Ukabilkada
111
Ukondoa
1
Ukondoa
18
Belauna
11
Belauna
 0

Ikus daitekeenez, “The All American” grappling-eko zutikako posizioetan dagoenean belauna asko erabiltzen du bere aurkaria desgastatzeko eta mina egiteko; teknika hau kickboxing/muay thai ona duela adierazten du, belauneko teknikak menperatzea zaila baita eta disziplina hauek belauneko kolpeak asko lantzen baitute.

Bestalde, lurreko heldutako posizioan egindako kolpeetan ikus daiteke nola ukabilkadak asko erabiltzen ditu. Hau, bestalde, praktika nahiko orokorra da borrokalari guztien artean, ukabilkadak ematean lurreko grappling-ean errazena delako aurkariari min gehiago egin ahal izateko.



TAKEDOWN

Esan daiteke, takedown edo lurreratzeei dagokionez Chris Weidman nahiko aditua dela. Takedown-ak ondo erabiltzen ditu, batez ere, bere aurkaria kontrolpean mantentzeko. Normalean takedown bat egin ostean sumisio posizio batera pasatzen da, teknikoki asko kontrolatzen duen adierazlea delako. Borrokalari indartsua eta azkarra da, eta takedown-ak eraginkortasunez burutzen ditu.  % 50ko eraginkortasuna dauka bere UFC-ko borroketan: totalean, 22 takedown saiakera, eta hauetatik eraginkorrak, 11. Saiatzen dituenetatik erdia lortzen ditu; hau lortzea nahiko zaila dela esan behar da, inoiz ez da egon jada MMAren historian saiakera guztiak lortzen dituen inork. 
Datu bezala, 2´33´´ behar ditu takedown saiakera egiteko, hau da, round erdia; eta 5´06´´ takedown eraginkor bat lortzeko. 

Takedown defentsari dagokionez,  lurrera botatzen saiatu diren saiakera guztiak deuseztatu ditu, horrela bere eraginkortasuna 100 % izanik.


SUMISIOA

Nahiz eta bere borroka estiloa Jiu Jitsu Brasildarra eta Wrestling-ean oinarritu, bere UFC-ko ibilbidean lortutako sumisio portzentaia nahiko baxua da: % 28,57-koa. Izan ere, saiatutako 7 sumisio ahaleginetatik, 2 borroka bakarrik horrela irabaztea lortu izan ditu. 

Hain zuzen ere, zutikako “guillotine choke” estrangulazio teknikaz Jesse Bongfeldt-en kontra, lehenengo round-aren azkenengo 6 segundutan eta lurreko “d’arce choke” teknikarekin Tom Lawlor garaitu zuen lehenengo roundeko erdialdean. 

Chris Weidmanek UFC-n borrokatutako minutu guztietatik 8´ 02´´(round bat baino gehiago)  behar ditu sumisio saiakera bat egiteko eta 28´04´´ sumisio eraginkor bat lortzeko.

ONDORIOAK

Ikus daitekeenez, bere wrestling-eko trebetasunak takedown-etan oso nabariak egiten dira,  nahiz eta hainbat borroka sumisioekin irabaztea lortu izana. Hala ere, saiatutako eta lortutako sumisioen erlazioa oraindik baxua dela esan daiteke. Bestalde, striking-ari dagokionez, nahiko ona dela esan daiteke; kolpe asko botatzen ditu, eta hauetako kopuru nahiko handi bat eraginkorrak dira eta borrokan eragin handia izaten dute.

Orokorrean, oso borrokalari polifazetikoa dela esan daiteke. Horrek abantaila nagusi bat ematen dio: bere borrokak ez dira denak berdinak izaten, beraz oso zaila da bere aurkarientzat borrokak prestatzea.

Izan ere, striking-ari begira, Weidmanek kolpeo hona dauka bai ukondo eta ukabilekin eta bai hankekin. Ukabilkada kopuru dezente erabiltzen ditu, baina eraginkorrak diren ukabilen portzentaia asko hobetu beharra dauka. Hankei begira, oso gutxitan erabiltzen ditu, baina erabiltzen dituen uneetan oso eraginkorra izaten da; beraz, pentsatu beharko luke gehiagotan erabiltzeak ekar diezaiokeen abantailetan, bere aurkariak ostikoak ez dituztelako espero. Bestalde, ikus daitekeen beste akats bat da askotan azkarregi sartzen dela kolpe trukean, eta hortaz aparte, bere aurkariaren borroka jokoan askotan sartzen dela.

Striking-aren defentsari begira, gaitasun handiak ditu. Defendatzeko unean aurre-hartzen die bere aurkariei, defentsako posizioan prest egoteko aurkarien kolpeak egonkortasunez eta lasaitasun handiz blokeatuz. Eskibak ere ondo kontrolatzen ditu, modu horretan bere arerioaren desoreka lortzen.

Borrokalari hau sumisio ikaragarria dauka, teknika bikaina dauka bai lurreko eta bai zutikako sumisioan, hau bere alde indartsuena izanik. Wrestling-a txikitatik praktikatu izan duen kirola da eta kontrolpean duen errendimendu adierazlea da. 

Bere hurrengo borroka Lyoto Machidaren aurka izango da, uztailean. Machidaren estiloa Karatea da, beraz bere ukabilkada eta ostikoekin  kontu handia izan beharko luke. Bere analisia behatu eta gero, ondoriozta dezakegu Weidmanek aukera ona izango zuela bere sumisioen eraginkortasuna hobetzen badu; ez zaio interesatzen Machidaren kontra kolpe-truke batean sartzea. Lurrean aukera gehiago izango dituela da gure iritzia, beraz lurrean hobetu beharreko teknikak entrenatzea izango zen baliogarriena (sumisio saiakera gutxiago, baina eraginkor eta zehatzakoak).
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario