Mampo Gym- boxeoko eta kirol kontaktuzko klubera joan
gara, Aratz Garmendia MMA borrokalariari bisita bat egiteko. Klub hori Bizkaian
kokaturik dago, hain zuzen, Deuston. Gaur egun, arte martzial ezberdinen
klaseak ematen dira, kirol eskaintza osotu bat promozionatzen: Boxeoa,
Jiu.jitsu, MMA, Kick Boxing eta Grappling-a.
Aratz Garmendia MMA Espaina mailan konpetitzen
ari da gaur egun.Bisitak bi ordu iraun zuen eta Aratz Germendiaren
entrenamenduaren behaketa zuzen bat egin genuen. Entrenamenduaren behaketan
zehar MMA-ren oinarri guztiak errepasatu genituen eta guri garrantzitsuak
iruditzen zitzaizkigun adierazleetan arreta handia jarri genuen. Entrenamendua
behatu ostean, berarekin egon ginen eta elkarrizketa bat izan genuen.
Elkarrizketa horrek, gu entrenamenduan zehar izandako dudak argitzeko eta berak
MMA-ri buruzko duen jakinduria gurekin
partekatzeko izan zen.
Egin genuen bisitari esker eta Aratz Garmendiarekin
izan genuen elkarrizketei esker, ondorioztatu dugu zeintzuk diren MMA borroka
batean lantzen diren errendimendu adierazleak:
Bisita
eguna: 26/04/14 19:30-21:00
Aukeratutako errendimendu adierazleak, borroka batean eragina izan
ditzaketen edozein ezaugarri izango dira. Hauek dira:
TAKEDOWNS
(lurreratzeak): Aurkaria lurrera eramateko ekintza zenbat aldiz saiatzen den zenbatuko dugu, eta zenbat aldiz lortzen duen ere.
STRIKING
(kolpeak): Striking edo kolpeen barietatea oso handia izan daiteke. Zenbatzeko, guk ukabilkadak (jab edo zuzeneko ukabilkada, gantxoa eta crochet-a), ukondoarekin kolpeak, belaunarekin egindako kolpean eta ostikadak sailkatu ditugu. Bai eskuineko zein ezkerreko beso edo hankekin egindako kolpeak zenbatu ditugu: saiatutakoak, lortutakoak eta eraginkorrak izan direnak, hau da, borrokan eta aurkariarengan eragin handia daukaten kolpeak.
GRAPPLING-EAN EMANDAKO KOLPEAK: Clinch-ean eta lurrean, bata besteari helduta dauela eman diren kolpe motak eta kopurua ere kuantifikatu ditugu. Kolpe ohikoenak ukabilkadak, ukondo eta belaunekin egindakoak dira.
SUMISIOAK:
Bai lurrean (ohikoagoa baita) bai zutik egiten diren estrangulazio eta
luxazio giltza kopurua handia izan daiteke. Guk egin duguna da sumisio
saiakerak eta lortutakoak zenbatu, eta hortaz aparte, lortutakoak
izendatu ditugu eta zein posiziotan (zutik edo lurrean) egin dituen
espezifikatu.
TAKEDOWN-EN KONTRAKO DEFENTSA: Weidman lurrera botatzen saiatu diren ahaleginak eta lortutakoak ere kuantifikatu ditugu.
SUMISIOEN KONTRAKO DEFENTSA: Txapeldunaren kontra saiatu diren sumisiorako giltza kopurua ere zenbatu ditugu.
Aurreko adierazleak aztertzerakoan, zenbait kalkulu egingo ditugu:
- Kolpeen zehaztasuna eta eraginkortasuna
- Takedown-en eta sumisioen eraginkortasuna
- Zenbatero aurkaria kolpatzen saiatzen den, zenbatero ailegatzen den kolpatzera eta zenbat denbora behar duen kolpe eraginkor bat konektatzeko.
- Zenbat kolpe konektatzen dituen eta zenbat diren eraginkorrak minutuko.
- Zenbat minutu behar ditu takedown bat egiten saiatzeko, eta zenbat takedown-a arrakastarekin burutzeko.
- Zenbat minutu behar dituen sumisio bat egiten saiatzeko, eta zenbat sumisioa burutzeko, horrela aurkaria garaituz.
- Aurreko errendimendu adierazle guztiak round bakoitzean, borroka bakoitzean eta UFC-ko Chris Weidmanen borroka guztietan bilatu eta kuantifikatu ditugu.
- Kolpeen zehaztasuna eta eraginkortasuna
- Takedown-en eta sumisioen eraginkortasuna
- Zenbatero aurkaria kolpatzen saiatzen den, zenbatero ailegatzen den kolpatzera eta zenbat denbora behar duen kolpe eraginkor bat konektatzeko.
- Zenbat kolpe konektatzen dituen eta zenbat diren eraginkorrak minutuko.
- Zenbat minutu behar ditu takedown bat egiten saiatzeko, eta zenbat takedown-a arrakastarekin burutzeko.
- Zenbat minutu behar dituen sumisio bat egiten saiatzeko, eta zenbat sumisioa burutzeko, horrela aurkaria garaituz.
- Aurreko errendimendu adierazle guztiak round bakoitzean, borroka bakoitzean eta UFC-ko Chris Weidmanen borroka guztietan bilatu eta kuantifikatu ditugu.
Adierazle hauek aukeratzearen zergatia Mampo Gym-era egindako bisitarekin lotuta dago. Hemen, Aratz Garmendiarekin elkarrizketatu eta gero, argi geratu zitzaigun aukeratutako adierazle hauek adierazgarrienak direla MMA borroka bat aztertzeko. Batik bat, neurgarriak direlako behaketaren ondorioz, eta horretarako EASYTAG analisi neurgailu tresna erabili dugu.
Baliozko adierazleak dira, borrokan eragin gehien dituzten adierazleak direlako. Horren proba bezala daukagu UFC-ko web gunean eta telebistan egiten diren analisietan, errendimendu adierazle hauek ere erabiltzen dituztela; gainera, ikuslegoari gehien interesatzen zaien datuak dira. Horrez gain espezifikatzen da kolpe edo striking arloan, behaketa eginez zein kolpe erabiltzen dituen gure borrokalariak borroka guztietan (honi esker jakin dezakegu zein izan den honen taktika borroka irabazteko).
TEKNIKA
EZBERDINEN LINKA
Striking
- Ezkerreko jab eta eskuin zuzena https://www.youtube.com/watch?v=h87vmS4jvUY
- Ezkerreko eta eskuineko crocheta https://www.youtube.com/watch?v=KUphfHp7Aj4
- Ezkerreko eta eskuineko crocheta https://www.youtube.com/watch?v=KUphfHp7Aj4
-
Ezkerreko eta eskuineko goi
gantzoa (uppercut)
-
Ezkerreko behe gantzoa https://www.youtube.com/watch?v=Np-kIxoHyqo
-
Eskuineko behe gantzoa https://www.youtube.com/watch?v=FeaAZHfxhpA
Takedown
-
Takedown http://www.youtube.com/watch?v=n8cHE2kM2Bo
P
·


No hay comentarios:
Publicar un comentario