miércoles, 30 de abril de 2014

Gaur egongo egoera eta garapena

MIXED MARTIAL ARTS


Erabateko kontaktuzko kirola da, ostikoak, ukabilkadak, belaunarekin eta ukondoarekin kolpeak, giltzak, luxazioak eta beste hainbat disziplinetako teknika barietate handia biltzen duen buruz buruko norgehiagoka arautua. 




Aurreko bideoak MMA kirola deskribatzen du, erabiltzen diren teknikak eta estiloak aipatuz.


Hona hemen guk aurkitutako MMA kirolaren bi definizio:

"Mixed martial arts is a competitive combat sport in which both striking and grappling techniques are allowed" (Amtmann & Berry, 2003)
"Requiring high level of skill, physical conditioning, and strategy, and involving a synthesis of combat while standing or on the ground" (Del Vecchio, F. B., Hirata, S. M., & Franchini, E.
2011).

BARNE LOGIKA:

Aipatu bezala, arerio bakarra duen eta oposiziozko elkarrekintza duen kontaktuzko kirola da. Espazio ziur batean lehiatzen dena, denbora mugatuan eta bi amaiera mota izan ditzazkeena (denbora amaitzean epaileen erabakiarekin edo arerioa KO edo sumisio baten bidez menderatzean).

Beraz, antzeman daiteke kirol multidisziplinarra dela, hau da, kirolariaren errendimendu gorena lortzeko, arte matzial ezberdinetako teknikak menperatzea beharrezkoa da borrokaldian arrakasta izateko. Eskakizun handiko kirola izateak, bai alderdi fisikoak eta bai alderdi psikologikoak garrantzi izugarria hartzen dute kirolariaren prestakuntzan.

Oposiziozko elkarrekintzako jarduera dela esan dugu. Honek prestakuntza taktiko garrantzitsua eskatzen du; bakoitzaren borroka estiloa, eta ondorioz, alde indartsuak eta alde ahulak ezagutzeak (bai norberarenak eta bai aurkariarenak) abantaila erabakigarria eman dezakeelako borrokan.

Azkenik, alde sozialaren garrantzia antzeman daiteke prentsaurreetan, pisaketetan, borrokalari eta entrenatzaileen borroka aurreko deklarazioetan, borrokaren garrantzian, arerioaren ospean, etab. Inguru sozial horrek izan dezakeen eragina, bai positiboa hala negatiboa, izugarria izan daiteke.

ERRENDIMENDUA LORTZEKO BEHAR DIREN ALDAGAIAK:




Dimentsio mailak

KIROLARIA

ELKARREKINTZA

Energetikoa

+ + +

+ +

Teknikoa

+ +

+ + +

Taktikoa

+ +

+ + +

Psikologikoa

+ +

+ +

Soziala

+ +

-


Errendimendua eta emaitzaren arteko erlazioa: 7/10



Borroka batean, nahiz eta errendimendua gorenekoa izan, kolpe bakar bat edo mugimendu bakar batek borrokaren emaitza aldatu dezake. Halere, errendimendua garrantzi galanta dauka; indarra, erresistentzia eta potentzia mantentzeko trebetasuna, borroka barruan arrakasta edo porrotaren arteko aldea erabaki dezakeelako.
Elkarrekintzari dagokionez, dimentsio energetikoa, nahiz eta garrantzitsua izan, ez da hainbestekoa; garrantzi handia daukana da teknika, eta aurkariarekiko taktika. Aurkariaren estiloa behatuz, harekin borrokatzeko taktika bat izan behar da arrakasta lortu nahi bada, eta horretarako, norberaren borroka teknika adapatatu behar da. Adibide bezala, Chris Weidmanek bazekien Anderson Silva oso arriskutsua zela ostikadak ematen; beraz, haien bigarren borrokarako ostikoen kontrako defentsa on batekin atera zen, eta honek eman zion txapelketaren irabazia.

Gaur egun


Gaur egun mundu osoan ezagutzen den kirola da. Arrakasta handia dauka, gehien bat EEBB-tan, kirol oso ikusgarria izanik eta telebistan asko agertzen dena. Patrozinatzaile eta gimnasio kopurua handiak sortu izan dira disziplina honi esker. Egun, hainbat liga daude, non borrokatzaileak izen bat egiten saiatzen dira.


Hona hemen borrokatzaile baten garapenaren bideo bat, bertan argi ikusten da behe mailako liga profesionaletik hasita izandako garapena. Borrokalari hau Dustin Poirier dugu eta gaur egun UFC-ko borrokalaria bilakatu da 16-3-0 errekorra duena. http://www.ufcespanol.com/fighter/Dustin-Poirier



MMA kirolean bai emakumezkoak eta bai gizonezkoak parte hartzen dute. Oso famatua izanik emakumezkoen artean, Ronda "Rowdy" Rousey, UFC txapelduna 9-0-0 errekorra duena. Borroka horietatik, 8 "armbar" edo besoko luxazioarekin irabazi ditu, lehenengo round-ean gehienak bere judo maila ikararragarriaz baliatuz. Izan ere, berez judoka da eta 2008ko Pekineko Joko Olinpikoetan brontzeko domina irabazi zuen, horrela, EEBBetako lehenengo emakumea bilakatuz domina bat irabazten judon.







Kirol honetan entrenatzen garaiz hasten dira kirolariak, normalean, haur edo gazte adinetan borroka kirolen bat praktikatzen dute eskola eta institutuetan. Adibidez, EEBB-n "Wrestling"-ak du garrantzi handiena eta Brasilen, ordea, Jui-Jitsu Brasildarrak.





Ondoren MMA kiroleko gimnasio espezializatuetara mugitzen dira, bertan entrenatzen hasi eta maila baxuko liga estataletan parte hartzeko aukera izanik. Gerora, borrokalarien errendimendu eta mailaren arabera lehiatzeko mailaz igotzen joango direlarik, azkenik, kasu hoberenetan, UFC ligara helduz.

Esan bezala, borrokatzaile gazteak maila estataleko liga amateurretan konpetitzen hasten dira 18 urte dauzkatenean edo 16 urterekin euren tutoreen baimena daukatenean. Maila hauetan arrakasta badaukate, estatal mailako liga profesionaletan lehiatzen hasiko lirateke, eta handik, nazio mailako liga profesionaletara Ring Of Combat  edo Strikeforce-ra pasatuko dira borrokalari trebeenak.

  
                                                       

Azkenik, mundo osoko borrokalari hoberenak biltzen dituzten eliteko liga profesionalak egongo ziren. Liga garrantzitsuenen artean hauek aurki ditzakegu:

   

Handiena edo topa UFC liga  izango litzateke eta bigarrena torneo eran antolatutako Bellator FC.

 

Azkenik aipatzekoa da, MMA kirolean, beste borroka kirolen antzera, pisuaren arabera lehiatzen dira borrokalariak, horrela, lehiatzeko baldintza berdinean egonda bi lehiatzaileak
Pisu bakoitzeko borrokalarien ezaugarriak oso ezberdinak izan daitezke. Pisu eta borrokalari bakoitzaren profila guztiz ezberdina da, pisua, altuera, borrokatzeko modu edo estiloa,  kirolari bakoitzaren borroka abiadura, indarra eta bestelako hainbat ezaugarritan ezberdintzen dira. 

 

Jatorria eta garapena



Gaur ezagutzen ditugun Arte Martzial Mistoen kirol lehiaketen jatorria antzinako Joko Olinpikoetan (708 a.C.)  Pancracio Grekoan aurkitu daiteke (gaur egungo Boxeo eta Lucha-ren arteko konbinazio).
XIX. mendean hainbat estilo  sortu eta garatzen  dira ekialdean,  Txina, Japon eta  Korean aipagarrienak:  Japoniatik Aikido, Hapkido, Karatea, Judoa, Sumoa eta Jiu Jitsua (Japonian sortu zen naiz eta Brasilen garatu).
Chinatik Ninjutsua, Tai Chi Chuan, Kung Fu modalitate ezberdinak;  Bruce Leek praktikatzen zuen  Wing Tsun Kung Fu-a adibidez.
Koreatik Tae Kwon Do. 
Europan esan bezela Grezian borroka grekoerromatarra, Errusiako samboa, eskularrurik gabeko boxeo irlandarra edo Frantziako Savate-a.
Amerikan ; Brazilen Japoniatik ekarritako  Jiu Jitsua garatu zen,  eta EEBB-n Wrestling eta lucha librea.
 MMA-k gaur ezagutzen ditugun moduan  ez dauka sorrera finko bat: hainbat ekintza ezberdinen eragina izan da, Arte Martzialen sorreratik, hoberena edo eraginkorrena zein den bilatu da. Eta jakin min horrekin hasi ziren ekialdean borrokak modalitate ezberdinen artean, normalean kalean edota Dojo edo Arte Martzialak praktikatzeko tokietan . Behin betiko borrokalari garai-ezinaren profila edo irudia bilatzen zen.

4 comentarios:

  1. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Kasu honetan errendimendu adierazle ugari aipatzen dituzte, eta nahiko ebidenteak gainera, baina ez dute guztiz argi uzten zein erara eramango duten analisi hori aurrera.
    Hala ere, analisia ondo eginez gero adierazle asko eta aberatsak daude.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza?
    Informazio iturriak kasu honetan ez dira agertzen bibliografía eran beste blogetan bezela, baina bloga aztertuz gero nahiko ebidentea da informazio iturri desberdinak erabili izan dituztela, esate baterako; elkarrizketak, azterketa bisuala gi mnasio batean, interneta…

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez
    lortutako informazioa...
    Kirolariei buruzko informazioa jasotzeko easytag programa erabiliko dute, kalitate berme bate ematen diona lanari. Gainera kasu honetan bideoaren bitartez egindako analisiak ez ditu akatsik emango, adierazleak oso argiak direlako.



    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    aurkezpena egiterako orduan ikusi izan da hirurak interesa zutela, eta horretaz gain adituak zirela analizatutako kirolean. Beraz, esan dezakegu lana taldekoa izan dela.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?
    Blogaren diseunia egokia iruditzen zait, gainera MMA-ri buruz izateko usted dut blogaren itxura eta kolora ezinhobea dela. Hala ere, lehen esan bezela informazioan zentratuko nintzateke diseinuan baino, informatikoak ez garelako.

    Balorazio kuantitatiboa: 8/10

    Izen abizenak: Javier Fernandez Vicario

    ResponderEliminar
  2. 2. BALORAZIO KUALITATIBOA

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Bai. Proposatzen dituzte borrokan kontutan hartu beharreko parametroak (takedowns, striking, grappling-ean emandako kolpeak, sumisioak, takedown-en kontrako defentsa, sumisioen kontrako defentsa) eta hoien bidez errendimendu adierazle ugari zebatzeko aukera:
    -Kolpeen zehaztasuna eta eraginkortasuna
    - Takedown-en eta sumisioen eraginkortasuna
    - Zenbatero aurkaria kolpatzen saiatzen den, zenbatero ailegatzen den kolpatzera eta zenbat denbora behar duen kolpe eraginkor bat konektatzeko.
    - Zenbat kolpe konektatzen dituen eta zenbat diren eraginkorrak minutuko.
    - Zenbat minutu behar ditu takedown bat egiten saiatzeko, eta zenbat takedown-a arrakastarekin burutzeko.
    - Zenbat minutu behar dituen sumisio bat egiten saiatzeko, eta zenbat sumisioa burutzeko, horrela aurkaria garaituz.

    Gero txostenean datu guztiak agertzen dira, oso konpletoa izanik . Datu hauek aplikatuz eta hurrengo aurkariaren ezaugarriak kontutan hartuz kirolariari feedback ematen diote errendimendu altua lortzeko ideiarekin.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza?

    Kasu honetan ez dugu aurkitzen blogean bibliografia atalik baina bai ikusi dezakegu informazio iturri desberdinak erabili dituztela, internetik ateratako informazioa, klubera egindako bisita.
    Beharbada artikuluren bat bota dut faltan baina iruditzen zait hain modalitate berria izanda ez dela egongo ikerketa aunitz, beraz ulergarria ikusten dut ez agertzea blogean.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? Kalitatez lortutako informazioa...

    Informazioa easytag programaren bidez eskuratu dute eta neurtu beharreko parametroak argiak izanda lortutako informazioa kalitatezkoa izango da.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Ikusi da guztiek gaiaz badakitela eta beraz esan dezakegu talde lan izan dela.

    5. Formatoa, blogaren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?

    Blogeko egitura eta orri bakoitzeko formatoa berdina da (Hori baita ere talde lanaren seinale da). Gainera iruditzen zait oso erakargarria dela antolaketa, argazki eta koloreen aldetik.
    3. BALORAZIO KUANTITATIBOA: 9
    4. IZEN-ABIZENAK: Xabi Zarranz Domench

    ResponderEliminar
  3. - Balorazio kualitatiboa:

    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Bai, MMA-ren inguruko errrendimenduaren analisiari era egokian erantzuten dio, errendimenduaren adierazle ugari proposatzen dituztelarik lehenik. Aurkezpenean esan bezala, kirol honetan hainbat eta hainbat adierazle garrantzitsu daude, batera dauden hainbeste modalitate dauzkalako.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?

    Bai, nahiz eta beste blogek aurkeztu duten bibliografiaren esteka ez izan, ikusi dezakegu informazioa iturri ezberdinak erabili dituztela, artikulu zientifiko edota web orri garrantzitsuak erabilita.
    Gainera, Aratz Garmendia borrokalariarekin elkarrizketa bat edukitzeko aukera izan zuten, kirol honi buruzko datu interesgarriak emanez.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...

    IKT-ren erabilpena dela ikusi ahal da. Hainbat link eta kirol honi buruz gehiago jakiteko hainbat bideo interesgarri ipini dituzte, informazio iturri ezberdinetatik lortuta.


    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Ikusi daiteke blog honetan talde lana egon dela, aurkezpenean ikusi izan zen bezala gehienbat. Hiru taldekidei kirol honen inguruko interesa handia dela ikusi ahal izan da, eta honek ere informazioa aurkezteko orduan era egokiago eta interesgarriago batean emateko aukera ematen du.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?

    Bai, blogaren egitura eta formatoa oso erakargarria dela uste dut. Oso formatu deigarria dela ikusi daiteke. Blog guztien artetik gehien gustatu zaidana izan da, formatua eta itxura aldetik lan orduak sartu dituztela ikusi daiteke.

    - Balorazio kuantitatiboa:

    9/10.

    - Javi Otxandoreana Genua.

    ResponderEliminar
  4. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Bai, nahiko kirol berria izanik oinarri gutxi izan dute eta kirolerako errendimenndu adierazleak modu egokian aukeratu dituztela uste dut. Ikusi den bezala, konbate guztiek ez dituzte ezaugarri berdinak, beraz etorkizun batean kirol honetan gehiago sakondu beharko litzateke.

    Informazio-iturri ezberdinak darabiltza?

    Bai ikusten da denetik (bideo,argazki…) sartzen saiatu direla irakurlearentzat erakargarriago izateko eta kirolaz gehiago jakiteko. Naiz eta blogean zehar artikulu ezberdinak aipatzen dituzten, bibliografia esteka bat ez litzateke gaizki egongo. Hala, ulertzekoa ere da kirol nahiko berria izanda artikulu zientifiko asko ez aurkitu izana. Entrenamendu saioren batera ere joan zirela komentau zuten eta horrek egindeko lanean interesa dutela adierazten du.

    Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...

    Erabilitako programa easytag izan da eta lortu nahi zituzten parametroak modu egokian eskuratu dituzte, ondoren grafikoen bidez azalduz.

    Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Aurkezpenean zehar ikusi zen taldean eginiko lan bat izan zela, denek batera egin zutela, eta klubera egindako bisita denok egon zirela. Blogeko formatoa errespetatu dute eta horrek esannahi de denek batera egin dutela

    Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    Orokorrean bloga oso erakargarria da eta irakurleari kirol honi buruz gehiago ezagutze eta intersa pizteko baliabide ezberdinak erabili dituzte. Hala ere, estekaren bat luzeegia iruditu zait, testu askotxorekin.
    BALORAZIO KUANTITATIBOA: 8
    IZEN ABIZENAK: Unai Bereziartu

    ResponderEliminar